domingo, 15 de noviembre de 2009

Ibilbidearen perfila


Egindako ibilbidearen azalpena
Haizeen orrazian hasi
Altuera: 10m
Ibili: 0m

Hotel Ezeizan geratu
Altuera: 10m
300m hego mendebalderantz ibili

Zubimusu Parkea
Altuera: 0m
200m hegoalderantz ibili

Beriyo aldera abiatu
Altuera: 10m
400m ekialderantz ibili

Artea
Altuera: 80m
800m ipar ekialderantz ibili

Diario Vasco
Altuera: 10m
1200m mendebalderantz ibili

Portuetxe baserria
Altuera: 50m
300m ipar ekialderantz ibili

Haritza
Altuera: 50m
200m iparralderantz ibili

Ibai terrazak
Altuera: 10m
1700m ekialderantz ibili


Mapa kartografikoa


Egindako ibilbidea mapa kartografiko honetan zehaztuta dago. Gorriz dauden karratuak puntu nagusiak dira, hau da, aztertu beharreko puntuak. Ibilbide guztia kontuan hartzen badugu, 16-17 km egiten ditu gutxi-gorabehera.


Mapa litologikoa


Mapa litologikoan aurreko mapan egindako berdina egin dut, aztertu beharreko puntuak zehaztuz. Aipatzekoa da Haizeen Orrazian dagoen granitoa, baina horren azalpena gerorako utziko dut.

Haizeen orrazia



Haizeen orraziko zorua granito gorrizkoa da, Galiziatik ekarritako materiala. Santa Klara irlaren monoklinala osatzen duen ez beteko kareharriarekin konparatua gogortasun handikoa. Granito honek hobe jasan dezake itsasoaren indarra gogorra delako. Santa Klarako eta bere monoklinala osatzen duten Igeldo, Jaizkibel eta Ulia mendiak ez beteko kareharriaren eta inguru buztintsuaren nahasketak osatzen ditu, eta horregatik jasango dituzte itsasoaren enbatak gehiagotan.
Generalean, monoklinal hau areniska hori kuartzosoek osatzen dute, baina batzuetan lutita eta marga aurki ditzakegu Santa Klara eta honen monoklinalean. Gros-eko hondartzan eta Zilarezko Itsasargiaren inguruan adibide honak daude material hauek aztertzeko. Badakigu Santa Klara irla kuaternarioan eratu zela, eta berrehun urte barru guztiz desagertuko da.

Zubimusu parkea


Haizeen orrazitik atera eta Tennis-era jarraituz hegoalderantz joan naiz. Ondarretako etorbidea da gure hurrengo pausoa, hego mendebalderantz doana eta Zubimusu parkera eramango diguna.
Zubimusu parkeak antzina Igarako erreka zena adierazten du. Añorgako errekari Mendizorrotzen (200m) jaiotzen zen errekatxo hau batzen zitzaion. Ibai honek Usurbil eta Donostia zatitzen ditu, eta berez 6km-ko luzera du. Bertan aurki dezakegun landaretza ugaria da: Salyx Babilonica (sahatsa) batez ere, likidanbareak, ezpelak, pinu ugari, haritz gorriak... dira aipatzekoak, sastraka ugariz gain.
Bere bide okertsuan Igarako errekak hainbat ibaiadarren ura hartzen du, eta Igarako auzoan amaitzen da.

Beriyoko artea



Zubimusu parkea atzean utziz, Ondarretako ibilbidetik jarraitzen dugu hego-mendebalderantz eta Maule kalean hego ekialderantz egiten dugu bira. Gero berriz Tolosako hiribidean hego mendebalderantza goaz Kanpuseko errotondara iritsi arte.
Erreferentzia Kanpuseko errotonda da.
Hego mendebalderantz jarraituko dugu Elhuyar bidetik Beriyo auzora iritsi arte. Beriyo auzora iristeko aldapa baten hasiera ikusten dugu hementxe bertan. Zuhaitz hau aurkitzea dexente kosta zait, eta argazkietan ikus daitekeen bezala hasieran okerreko zuhaitzari atera diot argazkia; baina, jendeari behin eta berriro galdezka ibili ondoren, azkenean errotonda batean dagoela esan didate.
Artea ondo zainduta dago eta bere berezitasuna hainbeste urte izatea da, eta halere etxe berriz inguratua egotea. Artea kendu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu eta errotonda egin zuten honen ordez. Altuera totala 23m-koa da, eta fustearena 4m-koa. Zuhaitzaren enborraren diametroa 1.30m-koa da, eta goialdeko adar eta hostoek osatzen dutena 22m-koa.
Bere izen zientifikoa "Quercus Ilex Ilex" da, eta ondo kontserbatzen da oraingoz. Zuhaitz espezie honen jatorria mediterranearra izan arren, hau ondo egokitu da Donostian dugun klima atlantikoan, eta mendeak iraun ditu bertan.
90eko hamarkadan etxadiak eraiki zituzten bertan, baserria kenduz eta zuhaitzari bere ukitu berezia kenduz.

Igara (goialdea)


Bigarren argazkiak, erreferentzia bezala balio du; esanez, hortik igaro behar izan genuela Portuetxe aldera joateko.
Hemen aurki dezakegun material litologikoa gehienbat kareharria da, buztina, flysch, konglomeratua eta margarekin batera (aipatutako material guztiak bigarren arokoak dira). Kareharria haran batean kokatzen da eta errekaren ondo ondoan dago. Denbora pasa ahala, ibai-terrazak sortzen joan dira.
Mendiko paisaia eta industriaren arteko aldea oso nabarmena da, eta argazkietan ederki antzematen da.

Igarako haritza



Orain, Portuetxe kalean gaude, "Unión Farmacéutica Guipuzcoana" igaro ondoren. Zuhaitz hau aurkitzea, zail samarra da; mendira igo behar duzulako lahar eta sastraka tartetik.
Haritz hau oso zaharra da, zehazki 400 urte ditu. Lur pribatuan dago, lurraren jabea Agustin Lasarte da hain zuzen ere, baina lur eremu hau zaindu gabe dago.
Zuhaitzaren izen zientifikoa Quercus Robur da, eta bere deklarazioa 1997ko Otsailaren 23an egina da. Guztiz simetrikoa da eta 16 metro neurtzen ditu.
Orain dela 30 bat urte tximista batek haritzaren aurka talka egin zuen,enborrean "zauri" bat sortuz. "Zauri" hau begibistakoa da zuhaitzaren enborrean, baina zuhaitzaren masa hain handia eta sendoa denez azkenean zauria orbandu egin da.

Portuetxe



Portuetxen gaude. Toponimo horrek adierazten digun bezala, etxe horretan txalupen portua zegoen aspaldi, eta mareak gora egiten zuenean, hortik Ondarretaraino txalupaz joateko aukera zenuen.
Hemen, Igarako industrialdea kokatzen da; lehen jauregitxoek eta hariztiek okupatzen zuten zonalde guzti hau. Portuetxe bidea Tolosako hiribideraino luzatzen da iparralderantz. Hau, antzina itsasoko padura zen; eta ibilbide horren jarraipena egiten ari gara. Portuetxe kalean aurrera eginda, Igara ibaiak bere bidea jarraitzen duela konturatuko gara; Tolosako hiribidera iritsi arte.

Tolosa hiribidea


Ibilbidea, Tolosako hiribidean bukatzen da; eta garrantsitsua da, bertatik Igarako erreka ikus daitekeelako. Lehen, hau itsaso padura zen, baina orain terrazak izatera pasa dira. Terraza hauek aprobetxatuz, gizakiak eraikin berriak egin ditu: etxebizitzak, unibertsitatea... eta honekin batera esan behar da ere bai, espaloi handiak eraiki direla ibaiaren inguruan, eta horrek ibaiaren zabalera murriztea ekarri du.