domingo, 15 de noviembre de 2009

Beriyoko artea



Zubimusu parkea atzean utziz, Ondarretako ibilbidetik jarraitzen dugu hego-mendebalderantz eta Maule kalean hego ekialderantz egiten dugu bira. Gero berriz Tolosako hiribidean hego mendebalderantza goaz Kanpuseko errotondara iritsi arte.
Erreferentzia Kanpuseko errotonda da.
Hego mendebalderantz jarraituko dugu Elhuyar bidetik Beriyo auzora iritsi arte. Beriyo auzora iristeko aldapa baten hasiera ikusten dugu hementxe bertan. Zuhaitz hau aurkitzea dexente kosta zait, eta argazkietan ikus daitekeen bezala hasieran okerreko zuhaitzari atera diot argazkia; baina, jendeari behin eta berriro galdezka ibili ondoren, azkenean errotonda batean dagoela esan didate.
Artea ondo zainduta dago eta bere berezitasuna hainbeste urte izatea da, eta halere etxe berriz inguratua egotea. Artea kendu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu eta errotonda egin zuten honen ordez. Altuera totala 23m-koa da, eta fustearena 4m-koa. Zuhaitzaren enborraren diametroa 1.30m-koa da, eta goialdeko adar eta hostoek osatzen dutena 22m-koa.
Bere izen zientifikoa "Quercus Ilex Ilex" da, eta ondo kontserbatzen da oraingoz. Zuhaitz espezie honen jatorria mediterranearra izan arren, hau ondo egokitu da Donostian dugun klima atlantikoan, eta mendeak iraun ditu bertan.
90eko hamarkadan etxadiak eraiki zituzten bertan, baserria kenduz eta zuhaitzari bere ukitu berezia kenduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario