Haizeen orrazitik atera eta Tennis-era jarraituz hegoalderantz joan naiz. Ondarretako etorbidea da gure hurrengo pausoa, hego mendebalderantz doana eta Zubimusu parkera eramango diguna.
Zubimusu parkeak antzina Igarako erreka zena adierazten du. Añorgako errekari Mendizorrotzen (200m) jaiotzen zen errekatxo hau batzen zitzaion. Ibai honek Usurbil eta Donostia zatitzen ditu, eta berez 6km-ko luzera du. Bertan aurki dezakegun landaretza ugaria da: Salyx Babilonica (sahatsa) batez ere, likidanbareak, ezpelak, pinu ugari, haritz gorriak... dira aipatzekoak, sastraka ugariz gain.
Bere bide okertsuan Igarako errekak hainbat ibaiadarren ura hartzen du, eta Igarako auzoan amaitzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario